Aperitifa l solasaldia l inprobisaketa
Aperitifa l solasaldia l inprobisaketa
Mixel Etchecopar eta François Rossé
2012ko maiatzaren 10an, arratseko 7.30etan, Eihartzea etxea

…ASPALDIAN… proiektuaren kari (François Rossé-k idatzi duen musika sorkuntza garaikidea, Isturitzeko Arte eta Zientzia kultur gunea eta Oxocelhaya harpeek manaturik), Eihartzea kultur etxea pozik da, gaualdi berezi bat proposatzea, aperitifa-solasaldi moduan François Rossé, pianista, konposidorea, modu eta alde guzietako miatzailea eta bere konpai-lagun Mixel Etchecopar, lurreko musikaria, euskaldun kantaria, « Xori Aberriko kontserbatorio nagusi-ko » xirulari diplomatua.
Gaualdi artistiko ezezagun batetarat eramanen gaituzte, musika zatiak eta solasaldiak aldizkatuko dituzte, musika idazketa eta inprobisaketaren inguruan. Momentu goxo bat, partiketa eta entzunketari irekia den giro lasai batean, pastixañoak eta zintzur bustitze baten inguruan. Erran behar da, gaualdi horrendako, platera ttipiak, haundietan emaiten ditugula !
(SARTZEA 7€ EDARI BAT BARNE)
…BATENBILA…
…aspaldian… idatzia den sorkuntza bat baldin bada ere, inprobisaketaren partea obra horretan ageri da eta parte hartzen duten musikariak, inprobisaketa forma horri usatuak dira. Isturitzeko Arte eta Zientzia kultur gunea eta Oxocelhaya harpeen partaidetza eta gure bi proiektuen topaketa naturala iduritzen zitzaigun, elgarri ohiartzuna egiten zietelako.
Besteak ez bezalako bikote edo hirukoteendako hitzordu intimista, Baten Bilari esker, elgar ezagutzen ahal dute, eta publikoak sorkuntza paregabe bat ikusten ahal du, adierazpen artistikoak nahasiz. Baten Bila « laboratorio » bat izaiteko xede batean oinarritzen da, esparru intimoa eta talde alkimiak galdezkatzen dituena, unearen misterioan…
Antolatzaile gisa, inprobisaketa ez da bakarrik estetika bat, edo arte mota bat, baizik eta jokamolde baliagarri bat eta beharrezko bat.
…ASPALDIAN…
François Rossé-k idatzi duen sai hezurrezko flauta talde batendako eta beste musika tresnendako sorkuntza garaikidea. Mixel Etchecopar, Jean-Charles Sans, Jean-Louis Hargous, José Lepiez eta Christian Vieussens bateratzen dituen musika sorkuntza bat. Maiatzaren 11a arratseko 8.30etan eta 12a, arratseko 7etan aurkeztua izanen da, Isturitzeko Oxocelhayko harpeetan.
…ARTISTAK…

François Rossé : Pianista, konpositore eta alde guzietako doan miatzailea
Erran behar da, François Roosé-k, bere soinuari –pianoa- duen hurbiltzea ez da batere ohiturazkoa. Bere gaitasun gehiago klasikoak osatzen dituen askatasun bat atsemaitea lortu du Olivier Messiaen ondoan partikulazki.
Klasikoak diren formakuntzetatik hiriko musiketaraino, bere obra eta esperientzak mota askotakoak dira, ezberdinak diren kultur eta ingurumen sozialak alderatzean ezarriz, eta bere engaiamenduak inprobisatuak diren musiken arloan artisten eta adierazpen artistikoen mundu poetikoan gaindi bere topaketak idekitzen ditu. …

Mixel Etchecopar : Flûtes, oiseaux et autres souffles basques…
Xirula, Ttun-ttun, historiarreko flauta eta beste soinuak jotzen ditu Mixel Etchecoparek. Dantza, kantuak eta sorkuntzaren bidez, aspaldia eta berritasuna lotzen ditu, hatsa eta energia asmatzaile ikerketa iraunkor batean.
Euskaldun tradizioaren momentu guzietako aktorea, maskaradak, pastoralak, gazteen ondoan « emaile »… Inprobisatzaile, bere inspirazio iturriak mendiz, xoriz eta topaketaz betea den bere ingurumenetik ateratzen ditu
Écrit par eihartzea Lien permanent | Commentaires (0)











Les commentaires sont fermés.